Ibon Plazaola Okariz
Urretxu, 1979
Itzultzaile eta zuzentzaile autonomoa naiz, eta hamabost urte baino gehiago daramatzat sektorean. Filosofia ikasi nuen, baina itzultzaile aritu naiz beti. Denetariko testuak itzultzen eta zuzentzen ditut: narratiba eta saiakera, haur eta gazte literatura, testu tekniko eta juridikoak, museografia eta giza eta gizarte zientziak… Frantsesetik eta ingelesetik itzultzen dut gehienbat, batik bat euskarara, baina baita gaztelaniara ere. Sektorean daramatzadan urte hauetan guztietan, bezero zoragarri askorekin aritu naiz lanean: argitaletxeekin eta itzulpen-enpresekin, erakunde publikoekin eta enpresa pribatuekin… Denek utzi dute arrastoa nigan, eta, ordainetan, beti saiatu naiz lanean zorrotz, txukun eta egoki jarduten. Hizkuntzak ditut langai eta pasio, eta testuak goxatzen gozatzen dut gehien.
Itzultzeaz gain, testuak orrazten, zuzentzen eta hobetzen ere laguntzen dut, ahalik argienak eta koherenteenak izan daitezen.