Jauzi edukira

Ibon Plazaola Okariz
Urretxu, 1979

Filosofia ikasi nuen, baina itzultzaile eta zuzentzaile aritu naiz beti. Hamabost urte baino gehiago itzultzaile eta zuzentzaile autonomo aritu ondoren, gaur egun argitaletxe batean egiten dut lan, editore. Denetariko testuak itzultzen eta zuzentzen ditut: narratiba eta saiakera, haur eta gazte literatura, testu tekniko eta juridikoak, museografia eta giza eta gizarte zientziak… Sektorean eman ditudan urte hauetan guztietan, bezero zoragarri askorekin aritu naiz lanean: argitaletxeekin eta itzulpen-enpresekin, erakunde publikoekin eta enpresa pribatuekin… Denek utzi dute arrastoa nigan, eta, ordainetan, beti saiatu naiz lanean zorrotz, txukun eta egoki jarduten. Hizkuntzak ditut langai eta pasio, eta testuak goxatzen gozatzen dut gehien.

EU